Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
01/09/2025

Euskadiko Orkestraren 2025/26 Denboraldirako sarrerak salgai daude jada

Iruñean urriaren 3tik ekainaren 5era bitartean garatuko den programazio berria oso femeninoa izango da, oso korala, oso gaztea, ahaltsua eta sustraitze handiduna

  • Euskadiko Orkestra
  • Temporada 25-26
  • concierto Baluarte


Euskadiko Orkestrak urriaren 3tik ekainaren 5era bitartean Baluarten eskainiko duen 2025/2026 Denboraldiko hamar kontzertuetarako sarrerak salgai daude jada. Publiko orokorrarentzako 20 €-tik gorako salmenta-prezioarekin, denboraldiko 10 programetako sarrerak erosi ahal izango dira www.euskadikoorkestra.eus web-gunearen bitartez edo Baluarteko txarteldegian: Berlioz/Ravel (urr3), Schmidt/Say (aza12), Sorozabal/Mahler (aza25), Arriaga/Strauss (urt14), Franck/Bruckner (ots27), Schumann/Respighi (mar13), Rachmaninoff/Bartok (api14), Strauss/Mendelssohn (mai5), Bernaola/Mendelssohn (mai26) eta Prokofiev/Tchaikovsky (eka5).

Denboraldia oso femeninoa, oso korala, oso gaztea, ahaltsua eta sustraitze handiduna izango da. Errepertorio sinfonikoko erreferentziazko obrak aurkeztuko ditu, baita gure ondarearen parte bilakatuko diren obra berriak ere, adibidez, Felix Ibarrondoren lan berrienaren estreinaldia, ‘Guernica’ izenekoa. Osotara, orkestrak 26 artista eta bi abesbatza hartuko ditu. Euskal ordezkaritza garrantzitsua izango da, bai konposizioaren alorrean (Ravel, Arriaga, Sorozabal, Bernaola, Ibarrondo) bai interpretazioaren eremuan (Miren Urbieta-Vega, Sofia Esparza, Marife Nogales, Elena Sancho Pereg, Marta Zabaleta, Landarbaso Abesbatza, Donostiako Orfeoia, Vocalia Taldea). EOk Pascual Aldave nafar musikagilearen ‘Akelarre’ obra katedralaren lehen grabazioa gauzatuko du, eta euskal musika katalogoan ondare garrantzitsua izango da.


PROGRAMA OSOA IKUSI