Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Euskadiko Orkestra

2025/26 Denboraldia · 8. Kontzertua: 'STRAUSS / MENDELSSOHN'

2026ko Maiatzak 05 19:30
Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra - 25/26 Denboraldia | Zuzendaria: Alexander Liebreich · Donostiako Orfeoia
  • Euskadiko Orkestra
  • música sinfónica
  • concierto Baluarte


PROGRAMA: STRAUSS / MENDELSSOHN

J. S. Bach
Ich habe genug

R. Strauss
Heriotza eta itxuraldaketa

F. Mendelssohn
Die erste Walpurgisnacht
 

Donostiako Orfeoiak eta ospe handiko lau bakarlarik Euskadiko Orkestrarekin bat egingo dute Baluarten Ich habe genug lana interpretatzeko, Johann Sebastian Bachen kantata sakratu hunkigarrienetako bat, Leipzigen Thomaskantor bezala izandako garai emankorrean idatzia. Ondoren, Walpurgisen lehen gaua oratorioa, Felix Mendelssohnek germaniar lurretan sakon errotutako jai pagano zahar honi omenaldia egiteko erabili zuena. Mendelssohnen lanak, baso oparoan kokatua, heriotzaren fenomenoa eta naturaren misterioak ikuspegi panteistatik eta kristau ortodoxiaren aurkakotik jorratzen dituen bitartean, Richard Straussen Heriotza eta itxuraldaketa poema sinfonikoak, aurretik entzungo denak, gizakiaren azken iragateari buruzko ikuspegi lasai eta filosofikoa eskaintzen du. Alexander Liebreich, Valentziako Orkestrako zuzendaria eta errepertorio sinfoniko-koraleko espezialista ospetsua, izango da alemaniar musikaren garai ezberdinetako ospakizun honetako zeremonia-maisua. 

Sarrerak


PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat

AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak gune guztietan 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan. 

Sarrerak 20€ - 40€