Baluartetik gertu igarotzen diren ibilbideak egiten dituzte zenbait garraiobidek.
Bai, Baluarten teknologia berrien erabilera ezarri dugu, entzumen-desgaitasuna duten pertsonei eta pertsona gorrei ikuskizunak eta kontzertuak irisgarri egiteko. Mesedez, bete formulario hau bibrazio-txalekoa edo begizta magnetikoa eskatzeko.
Ekitaldiak segurtasun-arrazoiengatik edo 33/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 2koa, aisiako jardueretan sartzeko eta haietan egoteko baldintzak arautzen dituena eta sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza irizpideak eta eginkizunak ezartzen dituenaren 3. Artikuluan ezarritako eskakizunak betetzen ez dituzten pertsonei ukatu ahal izango die bertan sartzea edo parte hartzea.
Erakundeak, bestalde, ez du barrutian sartzen edo egoten utziko honako kasu hauetan:
- Establezimenduaren barruan kontsumitzeko janariak edo edariak daramatzaten pertsonak, eta alkoholdun edarien edo estupefazienteen eraginpean daudenak.
- Animaliekin doazen pertsonak, ikusmen urritasuna duten eta txakur gidariekin joan behar duten pertsonak izan ezik.
- Debekatuta dago argazki-kamerak, bideograbagailuak edo soinu-grabagailuak erabiltzea ekitaldia egiten den aretoaren barruan.
Sartzeko debekuaren barruan egonen dira, halaber, jardueren garapen normala nahas dezaketen, ordena eta herritarren segurtasuna asalda dezaketen edo jendaurrean ondorio berberak eragiten dituzten erreakzioak eragin ditzaketen egoerak dituzten pertsonak.
Organizazioak onarpen-eskubidea aplikatzeak, eskakizun horiek ez betetzean oinarrituta, ez du ekarriko sarrera itzultzea. Era berean, ez du inola ere ekarriko sarrera duen pertsonari sarrera ukatzea, jaiotza, arraza, sexua, erlijioa, iritzia, desgaitasuna, sexu-orientazioa, genero-identitatea edo beste edozein egoera pertsonala edo soziala dela eta.