Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Aretoak eta guneak

Baluarte, zure ekitaldia antolatzeko gunea

Ikusi areto guztiak

Aretoak eta guneak

Nafarroako Batzar Jauregia eta Auditoriuma, BALUARTE, gune handi bat da, eta bertan kulturako, merkataritzako eta batzarretako ekitaldi-mota guztiak har ditzake, direla laneko bilera txikiak, direla batzar eta konbentzio handiak, azokak eta erakusketak, kontzertuak eta ikuskizunak.

Espainia osoko batzar jauregi handienetako bat da. Hain zuzen, azalera osoa 63.000 m2-koa da, barne hartuta 900 ibilgailu hartzeko edukiera duten lurpeko aparkalekuaren bi solairuak. Iruñearen erdigunean kokatuta, BALUARTE Nafarroako Gobernuak eraikiarazitako eraikina da, eta Patxi Mangado nafar arkitektoak sinatu zuen.

BALUARTE kokaleku pribilegiatu batean dago, hiriko merkataritza- eta aisia-alde dinamikoenaren eta Iruñeko Ziudadelaren artean. Ziudadela Nafarroako hiriburuko birika berdea da eta parke eder bihurtutako XVI. mendeko gotorlekua.

Imagen de sala
Imagen de sala