BALUARTEko Areto Nagusia beheko solairuan dago, teknologiarik aurreratuena du eta 1.568 eserlekuko edukiera du. Zabaltasunak eta argiak definitzen dute pago-egurrez panelatutako paretak dituen areto hau. Bertan mota guztietako kultur eta kongresu jarduerak egiten dira Iruñean. Bere akustika aparta dela eta, Areto Nagusia kongresu, konbentzio edo formatu handiko bileretarako, hitzaldi jendetsuetarako, kontzertuetarako edo arte-emanaldietarako aukera ezin hobea da. Areto Nagusirako sarbideak beheko solairuan, -1 solairuan eta bigarren solairuan daude, eta berezko arropazaindegia du sarrerako ate nagusien ondoan.
Bisitatu gune hau birtualki, esploratu neurriak zehatz-mehatz. Informazio-guneak eta askoz ere gehiago.
Ikusi gunea 360º-tan