Baluarte, zure ekitaldia Iruñean eta Nafarroan antolatzeko toki ideala da. Gure taldea eskarmentuduna da eta ekitaldi bakoitza arrakastaz burutu dadin xehetasun eta behar guztiak kontrolatzen ditu. Baluartek telekomunikazio eta ikus-entzunezko zerbitzuak eskaintzen ditu, teknikari langileak eta areto langileak, errotulazio eta seinale-sistema, sukaldaritza zerbitzua, txartel-leihatilak, bisita gidatuak eta aparkaleku zabala.
Baluartek kalitate handiko telekomunikazio-azpiegitura du, ekitaldia egin bitartean konexio egonkorra eta azkarra bermatzeko. Gainera, gure talde tekniko espezializatua zure agindura egongo da, erantzun azkarra, fidagarria eta profesionala emateko gerta litekeen edozein ezustekoren aurrean.
Baluartek azken belaunaldiko ekipamendua du, zure ekitaldian ikus-entzunezko esperientzia bikaina emateko. Gure talde teknikoak aholkularitza emango dizu une oro, zure ekitaldiko soinua, argiak eta proiekzioak perfektuak izan daitezen.
Baluarten, aretoko langileen zerbitzua eskaintzen dugu. Profesional gaituak dira, eraikina ezagutzen dutenak, hizkuntzak dakizkitenak eta baita ere, ongi garatzeko, ekitaldi desberdinek eduki ditzaketen beharrak ere.
Baluarteko sukaldaritza-zerbitzuak ekitaldi bakoitzaren beharrei erantzuten die, aukera ugari eskainiz. Etenaldi-kafe saioak, koktelak eta aperitiboak, batzar handietarako bazkariak edo galako afariak eskaintzen dira, besteak beste. Catering zerbitzuak kalitatea eta arrakasta bermatzen du aukera bakoitzean. Gainera, Nafarroako barazkietan espezialista den jatetxe bat dago, eta kafetegi bat plazan.
Ikusi zerbitzuakBaluartek 900 ibilgailu hartzeko edukiera duen lurpeko aparkaleku handi bat du. Aparkalekua bi solairutan banatuta dago, eguneko 24 orduetan irekita dago, bezeroei arreta emateko zerbitzua dauka eta Baluarteko plazatik sarbide zuzena du, eskaila edo igogailu bidez, eta baita ere eraikinak mugakide dituen kaleetatik ere.
Telefonoa: 948 21 32 93 Posta elektronikoa: parkingbaluarte@telpark.comBaluartek seinaleak eta errotulazioak ekartzen ditu ekitaldi bakoitzaren antolakuntza erraza eta eraginkorra izateko. Aretotan seinaleak jarrita eta panelak pertsonalizatuta, Baluartek ekitaldira joaten diren pertsonekin komunikazio argia eta eraginkorra bermatzen du.
Baluarten sarrerak saltzeko txartel-leihatila daukagu, Nafarroako Batzar Jauregi eta Auditoriumaren kanpoko kafetegiaren alboan, plazan. Irail eta ekain artean, astelehenetik larunbatera goizeko eta arratsaldeko ordutegian (11:00-14:00 eta 17:00-20:00) irekitzen da, eta ikuskizuna dagoen igande eta jaiegunetan, ikuskizun hori baino ordu bat lehenago. Udan, San Fermín-en eta oporrakoa den garai berezietan ordutegi hori aldatu egin daiteke.
Telefonoa: 948 066 060Baluarten bisita gidatuak eskaintzen ditugu taldean egiten direnak, Batzar Jauregi eta Auditorium honen gune ezezagunenak, historia eta funtzionamendua ezagutzeko bidea ematen dute. Zerbitzu gehigarria da, ekitaldiari kalitate-eranskina emango diona.
Bisita gidatua eskatu