Baluartek Irisgarritasun Unibertsaleko Plan berri bat du, Iddeas Fundazioarekin egindako akordioari esker 2023an abian jarri zena. Planaren helburu nagusia Iruñeko auditorioan egiten den biltzar- eta kultura-jardueran pertsona guztiek parte hartzeko aukera berdinak izatea da.
Lehentasunezko sarbide berria
Urriaren 30etik aurrera, PMR (mugikortasun urriko pertsonak) edo PDS (desgaitasun sentsoriala duten pertsonak) diren pertsonek Sarrera Irisgarria badute, Baluartera 1. atetik sartu ahal izango dira, ilararik egin gabe.
Baluarteko langileek arreta emango diete eta beren eserlekuraino lagunduko diete.
Baluarten kultura pertsona guztiek
goza dezaten nahi dugu.
Horregatik, hainbat baliabide ditugu
ikuskizunetara eta kontzertuetara iristea errazteko.
Baliabide horiek
zentzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat dira.
Adibidez, ikusmen-, entzumen-
edo kognizio-desgaitasuna duten pertsonentzat.
Baluarten,
lehen hiru ilaretako eserlekuen % 10
gordetzen ditugu
zentzumen-irisgarritasunerako baliabideak
behar dituzten pertsonentzat.
Sarrera horien prezioa
ikuskizun edo kontzertu horretarako
eskuragarri dagoen eserlekurik merkeena
izango da.
Sarrera horiek erosteko,
webgunean Sarrera Irisgarriak atalera
jo behar da.
Erosketa-prozesuan,
«Zentzumen-irisgarritasuna» aukera
hautatu behar da.
Ondoren, formulario bat irekiko da.
Bertan, pertsona bakoitzaren beharrak
azal daitezke.
Laguntza-baliabideak eta kokapen jakin bat
ere eska daitezke.
Baliabideak eta kokapenak
erabilgarritasunaren araberakoak dira.
Bibraziozko motxilek
musika bibrazio bihurtzen dute.
Horrela, entzumen-desgaitasuna duten pertsonek
musikaren erritmoa eta intentsitatea
senti ditzakete.

Banakako begizta magnetikoek
ikuskizunaren soinua hobeto entzuten
laguntzen dute.
Entzungailu edo kokleako inplante
bateragarriekin erabiltzen dira.
Gailu horiek hondoko zarata
murrizten dute eta entzumena errazten dute.
Laguntza-baliabideak
Baluarteko arropa-zaindegian jasotzen dira.
Ikuskizuna hasi aurretik,
teknikariek behar bezala
funtzionatzen dutela egiaztatzen dute.
Horretarako,
aretoko soinu-kontrolera jo behar da.
Ikuskizuna amaitzean,
baliabideak arropa-zaindegian
itzuli behar dira.
Baluarten,
gune hauek eska daitezke:
Gurpil-aulkia erabiltzen duten
pertsonentzako gune erreserbatua.
Gida-txakurrarekin joaten diren
pertsonentzako gunea.
Baluartek NaviLens kodeak erabiltzen ditu
eraikinaren barruan eta kanpoan
orientatzea errazteko.
Kode horiek pertsona itsuei
edo ikusmen txikia dutenei
sarbideak, aretoak eta zerbitzu batzuk
aurkitzen laguntzen diete.
Kanpoaldean,
txarteldegietan eta eraikinaren sarreren ondoan
dauden totemetan
daude kodeak.
Barrualdean,
Areto Nagusia eta Ganbera Aretoa
aurkitzeko kodeak daude.
Beste zerbitzu batzuk aurkitzen
ere laguntzen dute,
hala nola igogailuak, komunak,
arropa-zaindegia eta txarteldegiak.
Baluarteren Sarrera Irisgarriei buruzko
zalantzarik baduzu,
idatzi ticketing@nicdo.es helbidera.
Baluarteren webguneko irisgarritasunari buruzko
ohiko galderak ere kontsulta ditzakezu.
Irisgarritasun fisikoa batez ere,
mugikortasun murriztua duten pertsonentzat da,
adibidez, gurpil-aulkiak erabiltzen dituztenentzat
edo taka-takak edo makuluak dituztenentzat.
Baluarten,
entzunareto nagusian,
kamara aretoan
eta beste eraikuntzaren beste espazioetan
komunak eta igogailuak egokituta daude.
Aparkalekuan
mugikortasun urriko pertsonen kotxeentzat
erreserbatutako plazak aurki ditzakezu.
Areto nagusiek
mugikortasun urriko pertsonentzat
espazio erreserbatuak dituzte.
* Testu hau
ANFASeko Nafarroako Irisgarritasun Kognitiboko Bulegoak
egokitu eta baliozkotu du.