Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Euskadiko Orkestra

2025/26 Denboraldia · 1. Kontzertua: 'BERLIOZ / RAVEL'

2025ko Urriak 03 19:30
Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra - 25/26 Denboraldia | Zuzendaria: Stefan Blunier · Miren Urbieta-Vega, sopranoa
  • Euskadiko Orkestra
  • música sinfónica
  • concierto Baluarte


PROGRAMA: BERLIOZ / RAVEL

H. Berlioz
Herminie

M. Ravel
Daphnis et Chloé


Stefan Blunier, Zuzendaria
Miren Urbieta-Vega, Sopranoa
Landarbaso Abesbatza


2025ean, Maurice Ravel jaio zeneko 150. urteurrena ospatuko dugu. Ravel Euskadiko Orkestraren ibilbidean funtsezko egilea izan da eta haren musikak leku garrantzitsua beteko du Denboraldi berri honetan. Gainera, Denboraldia bere sorkuntza-lan handinahienetako batekin irekiko da Baluarten: Daphnis et Chloé ballet sinfoniko-koralarekin. 1912an estreinatu zuten Errusiako Ballet ospetsuek, eta partitura honekin "nire ametsetako Grezia leialki birsortzea" lortu nahi izan zuen Ravelek. Obra eszeniko gisa arrakasta handirik lortu ez bazuen ere, laster jaso zuen orkestra baten erabilera birtuosoarekin lotutako aitortza. Stefan Blunier zuzendari suitzarrak, Portoko Casa da Músicako maisu titularra eta erromantizismo osteko errepertorioan aditua denak, soinudun lan fresko liluragarri honi helduko dio Landarbaso Abesbatzarekin batera. Kontrapuntu gisa, Miren Urbieta-Vega sopranoa solista izango da Herminie lanean. Hector Berliozek gaztaroan idatzi zuen eta Sinfonia fantastikoaren melodia ospetsuetako batzuk aurreratzen dituen eszena lirikoa da. 

Sarrerak


PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat

AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak gune guztietan 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan. 

Sarrerak 20€ - 40€