Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Euskadiko Orkestra

2025/26 Denboraldia · 6. Kontzertua: 'SCHUMANN / RESPIGHI'

2026ko Martxoak 13 19:30
Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra - 25/26 Denboraldia | Zuzendaria: Riccardo Frizza · Johannes Moser, biolontxeloa
  • Euskadiko Orkestra
  • música sinfónica
  • concierto Baluarte


PROGRAMA: SCHUMANN / RESPIGHI

R. Schumann
Biolontxelorako Kontzertua

O. Respighi
Fontane di Roma / Pini di Roma


Abestu Euskadiko Orkestrarekin proiektu parte-hartzailea
Riccardo Frizza, zuzendaria
Johannes Moser, biolontxeloa


Lehen edizioak izandako arrakastaren ondoren, Abestu Euskadiko Orkestrarekin bueltan izango da eta orkestrarekin batera abesteko prest dauden zaletuen ehun ahots gogotsu baino gehiago bilduko ditu beste behin. Sarrera herrikoi honen ondoren, Erromantizismoko biolontxelorako kontzertu handietako baten txanda iritsiko da, Schumannek 1850ean Dusseldorfen ezarri eta gutxira idatzi zuena. Hilabete zoriontsu haietan —hain bakanak bere biografia dohakabean—, sormen-eztanda bat bizi izan zuen Schumannek, eta hortik sortu zen kontzertu bizi eta katramilatsu hau. Johannes Moser biolontxelojole alemaniarrak emango dio bizia, azken urteetako emanaldi txalotuen ondoren berriro ere bueltan izango baita gure Denboraldian. Bigarren zatian, Alemaniatik Italiara bidaiatuko dugu Ottorino Respighik Erromako hiriari eskainitako bi poema sinfonikoren bidez. Poemak paisaia-inpresionismo hutsetik askoz harago doaz. Riccardo Frizzak, konpositorearen herrikide eta Euskadiko Orkestraren aspaldiko lagunak, zuzenduko ditu idazkera sinfoniko trebearen orrialde iradokitzaile hauek Baluarten. 

Sarrerak


PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat

AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak gune guztietan 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan. 

Sarrerak 20€ - 40€