Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Euskadiko Orkestra

2025/26 Denboraldia · 4. Kontzertua: 'ARRIAGA / STRAUSS'

2026ko Urtarrilak 14 19:30
Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra - 25/26 Denboraldia | Zuzendaria: Jaime Martín · Rachel Willis-Sørensen, sopranoa
  • Euskadiko Orkestra
  • música sinfónica
  • concierto Baluarte


PROGRAMA: ARRIAGA / STRAUSS

J.C. Arriaga
Esklabo zoriontsuak. Obertura

R. Strauss
Azken 4 Lieder

J. Brahms
4. Sinfonia


Jaime Martín, zuzendaria
Rachel Willis-Sørensen, sopranoa


Euskadiko Orkestrak, Jaime Martín zuzendari lanetan jarrita, Juan Crisostomo de Arriaga hil zeneko bigarren mendeurrena ospatuko du haren lanik betierekoenarekin: Esklabo zoriontsuak operako Obertura —konpositore bizkaitarrak hamalau urte eskas zituela idatzi zuen—. Gazteen talentuaren erakustaldi zoragarri horren ondoren, Richard Straussen azken urteetako heldutasunera jauzi egingo dugu. Arrakastaz betetako ibilbide luzearen ostean, 84 urterekin idatzitako bere Azken lau Lieder lanak udazkeneko edertasun barea ekarriko du berekin. Le Monderen arabera, “operaren munduko ahotsik hunkigarrienetako batek”, Rachel Willis-Sørensen soprano estatubatuarrak eskainiko ditu. Programaren bigarren erdialdean, orkestrak sinfonismo unibertsalaren gailurretako bat igoko du: Johannes Brahmsen 4. Sinfonia. Bere konpasetan —Bachen eta Beethovenen legatuari buruzko gogoeta sakonaren emaitza— maisu alemaniarrak sortu zituen musika-prozesu landu eta konplexuenetako batzuk suma daitezke. 

Sarrerak


PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat

AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak gune guztietan 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan. 

Sarrerak 20€ - 40€