Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Pamplona Negra

Genero beltzeko zinema eta literaturaren jaialdia. 'Noir-aren inguruko bidaia'

2025ko Urtarrilak 22 Hainbat ordu
Ganbera Aretoa
Pamplona Negra | Antolatzailea: Baluarte, Nafarroako Filmoteca eta Iruñeko Planetarioa | Sustatzailea: NICDO eta Nafarroako Gobernua
  • Pamplona Negra
  • festival noir


Pamplona Negra Jaialdia hamaikagarren ediziora iritsiko da, ezustekoz, izen handiz eta literatura ugariz betetako programa batekin. 2025erako proposamena munduan zeharreko bidaia bat izango da, geldialdiak eginez tokirik esanguratsuenetan, haietan idazten den eleberri beltza ezagutzeko. Hala, urtarrilaren 20an mapa zabalduko dugu eta arretaz jarraituko diegu jarraibideei. Lur babesgabeak bisitatuko ditugu, gerran dauden lekuak gurutzatuko ditugu eta gailurrerako bidea aurkituko dugu, lehen mailako egileekin.

Krimena eszenan atala ere bidaia liluragarria izango da. Foruzaingoak krimen baten ikerketa oso bat erakutsiko du, gertatzen denetik ebatzi eta epaia ematen den arte. Polizia Nazionaleko Iheslarien Brigadaren arduradunari lagun egingo diogu, munduko kriminal arriskutsuenak ehizatu eta harrapatzean. Aitor Curiel forentse adituak bihotzik gabeko gizonari buruz hitz egingo digu. Bidaia oso bizkor joango da, Kennedyren hilketaren ikerketan parte hartzen dugunean. Eta, gainera, delituzko jokabidearen analisian aditu bat izango dugu, hiltzaile baten burua krimenaren eszenan nola "irakurtzen" den erakutsiko diguna.

Eskaintza zinematografikoak lehen mailako hiru izenburu izango ditu, Nafarroako Filmotekak hautatutakoak, eta, era berean, ibilbide antzeztuak, hitzordu gastronomikoa Tres Reyes hotelean eta eleberri beltzeko tailerrak izango ditugu. Tailer horietan, Antonio Lozanok kontatuko digu nola izan originala fikzio kriminalean eta Nafarroako Abokatuen Elkargoak erakutsiko digu nola idatzi legearen alde honetan. Gazteek leku nabarmen bat izango dute hamaikagarren edizio honetan. Alde batetik, Baluartek Epaiketa atzerritarrari antzezlana hartuko du, euskaraz eta gaztelaniaz. Emankizun horretan, publikoa alderdi garrantzitsu eta ezinbesteko bihurtuko da, garatu ahal izateko. Eta bestetik, Pamplona Negrak bere ateak zabalduko dizkie irakurle gazteenei, Baluarten Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako aurreneko zikloko ikasleentzat bi jarduera eginez.


EGITARAUA URTARRILAK 22

Irakurzaletasuna sustatzeko saioak ikasleentzat
9:30 Topaketa (EU) Mikel Santos 'Belatz'-ekin komikien, tebeoen eta binetetan ezkutatzen diren istorioen munduari buruz.
11:30 Laura Pérez de Larrayarekin saioa (GAZ). Amaieran, Kontakizunaren III. Literatur Sariaren sariak banatuko dira.
SARRERA MUGATUA (inskribatutako ikastetxeak soilik)

16:00 Kriminologia tailerra
Maria Herrera, Iruñeko Abokatuen Elkargoko kidearen eskutik. Legearen alde honetan idatzi.
GOLA ARETOA. IZEN-EMATEA 40€ (saio soltea, 20€)
       Abonamendua 2 tailer (70€)

17:00 Mahai-ingurua. Lur hezigaitza.
Cristian Perfumo, Maribel Medina eta Jokin Azketa
Moderatzailea: Andrea Delgado
SARRERA LIBREA (lekua bete arte)

18:00 Elkarrizketa
Abir Mukherjee-rekin. India misteriotsua.
Aurkezlea: Juan Carlos Galindo
SARRERA LIBREA (lekua bete arte)

19:05 Krimena eszenan
Krimenaren eszenaren jokabide-analisia: kasu bati buruz
Andrés Sotoca Plaza, Guardia Zibileko komandantea eta Psikologian doktorea, gaur egun Unitate Zentral Operatiboan (UCO) destinoa duena.
SARRERA LIBREA (lekua bete arte)

20:15 Zinema beltza
Gizon baten isiltasuna (JBGA)
SARRERAK: 3€


Informazio gehiago: WWW.PAMPLONANEGRA.COM

Data erabilgarriak
  • 22 / 01
  • 09:30
  • Ganbera Aretoa
  • Sarrerarik gabe