Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Gizon baten isiltasuna (JBGA)

Zinema beltza - Pamplona Negra Jaialdia 2025

2025ko Urtarrilak 22 20:15
Ganbera Aretoa
Pamplona Negra | Antolatzailea: Baluarte, Nafarroako Filmoteca eta Iruñeko Planetarioa | Sustatzailea: NICDO eta Nafarroako Gobernua
  • Pamplona Negra
  • cine negro
  • festival Baluarte


Zuzendaria: Jean-Pierre Melville
Gidoia: Jean-Pierre Melville, Joan McLeod, Georges Pellegrin
Argazkia: Henri Decae (C)
Musika: François de Roubaix
Antzezleak: Alain Delon, François Périer, Nathalie Delon, Cathy Rosier, Jacques Leroy, Michel Boisrond, Robert Favart

Jatorrizko izenburua: Le samouraï
Herrialdea: Frantzia
Urtea: 1967
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa frantsesez eta azpitituluak gaztelaniaz
Iraupena: 105 minutu

Soldatapeko hiltzaile hermetiko eta hotz baten istorioa. Jeff Costello perfekzionista da, eta kontu handiz prestatzen ditu beti bere hilketak. Ez dute inoiz harrapatu, hala ere, gau batean, klub baten jabea erail ostean, lekuko batzuen bistan geratzen da. Koartada bat eraikitzeko ahaleginek huts egin dute, eta, pixkanaka, inguratuko dute, bai poliziak, bai traizioa egin dioten bezeroek.

Gizon bakarraren poema lazgarria. “Samurai baten bakardade sakona tigre batek oihanean duenarekin alderatu daiteke soilik” (Bushido). Soldatapeko hiltzaile hermetiko eta hotz baten istorioa. Zinemazale askorentzat, gero eta ugariagoentzat filma ikusi ahala, hau da detektibe-zinemako histtoriako filmik onenetako bat. Delonen keinu hieratiko eta harrigarriak sortzen duen giroak, eta Melvillek kameraren atzean duen maisutasun zuhurrak, zinta sublime eta ezinbesteko bat lortzen dute, zinema beltzaren onena kontatzen duen astebete honetan.
 

Espainiako Institut Français-en laguntzarekin