Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española

Pamplona Negra

Genero beltzeko zinema eta literaturaren jaialdia. 'Noir-aren aurpegia'

2026ko Urtarrilak 21 17:00
Ganbera Aretoa
Pamplona Negra | Antolatzailea: Baluarte eta Nafarroako Filmoteka | Sustatzailea: NICDO eta Nafarroako Gobernua
  • Pamplona Negra
  • festival noir


Hamabi ediziorekin, Pamplona Negra Estatu mailako jaialdirik sendo eta ezagunenetakoa bihurtu da. 2026rako proposamena arriskutsua da, giza arimaren txoko deserosoenak arakatzera eramango gaituelako. Azken batean, gaizkiaren aurpegiaz hitz egingo dugu, eta hainbat gai jorratuko ditugu, hala nola begiak arimaren ispilua ote diren, ontasunaren eta gaiztakeriaren ezaugarriak, eta estereotipoek agintzen digutena. Horretarako, idazle handiak izango ditugu, bai eta delinkuentzian eta kriminologian adituak direnak ere, begiak egiara irekitzen lagunduko digutenak eta irribarrearen atzean ezkutatzen dena kontatzen digutenean ikara eragingo digutenak.


EGITARAUA URTARRILAK 21

17:00 Mahai-ingurua. Aurpegi ezagunak.
Luis García Jambrina, Pedro Herrasti, Eduardo Fernán-López
Moderatzailea: Andrea Delgado
SARRERA LIBREA (lekua bete arte)

18:00 Krimena eszenan
Harrien azpian ere bai.
Polizia Nazionaleko Hilketen eta Desagertuen Ataleko buru Luis Manuel Martín Gómez inspektorearen eskutik.
SARRERA LIBREA (lekua bete arte)

19:00 Elkarrizketa
Mikel Santiago
Aurkezlea: Susana Rodríguez Lezaun
SARRERA LIBREA (lekua bete arte)

20:15 Noir Zinema
Ohiko susmagarriak (Bryan Singer, 1995) filmaren proiekzioa. VOSE
SARRERAK: 3€


Informazio gehiago: WWW.PAMPLONANEGRA.COM