Zuzendaria: Bryan Singer
Gidoia: Christopher McQuarrie
Argazkiak: Newton Thomas Sigel (koloretan)
Musika: John Ottman
Antzezleak: Chazz Palminteri, Kevin Spacey, Gabriel Byrne, Benicio del Toro, Stephen Baldwin, Pete Postlethwaite, Kevin Pollak
Jatorrizko izenburua: The Usual Suspects
Herrialdea: AEB
Urtea: 1995
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa ingelesez eta azpitituluak gaztelaniaz
Iraupena: 105 minutu
Dave Kujan (Chazz Palminteri), Ameriketako Estatu Batuetako aduanetako zerbitzuko agente berezi bat, Los Ángelesko San Pedro portuan itsasontzi batek izandako sutearen arrazoiak ikertzen ari da. Suteak 27 hildako eragin ditu, nahiz eta badirudien denak erail egin dituztela. Kujanen informazio-iturri bakarra Roger Kint da (Kevin Spacey), sutetik bizirik atera den iruzurgile elbarri bat. Polizia-etxean, Kintek kontatuko du dena sei aste lehenago hasi zela, New Yorken, bost gaizkile, bost “ohiko susmagarri”, atxilotu zituztenean arma-kamioi baten lapurretarekin lotutako taldeko identifikazio-saio baterako...
Film hau mugarria izan zen 1990eko hamarkadako zineman: bere bilbe korapilatsuak, pertsonaia kaleidoskopikoek eta zuzendariaren balentriak ikus-entzulea harrapatzen duen trama bat eratzen dute. Irtenbide harrigarria duen buru-hausgarria etengabe eta modu etsian berreraikitzen saiatuko da ikus-entzulea. Gidoi konplexu honek Oscar saria jaso zuen, eta Kevin Spacey aparta batek aitortza jaso zuen lehiaketa ugaritan, Oscar sarietan barne.