Minbiziaren Aurkako Indarra ekitaldi solidarioa da, AECC - Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak antolatua, eta herritar guztiak inplikatu nahi dituena. Maiatzaren 4a Galaxietako Gerraren Nazioarteko Eguna da, eta Iruñean ospatzeko, Nafarroako AECCk ongintzazko desfile bat antolatu du Darth Vaderrekin, bere jarraitzaileekin eta beste pertsonaia batzuekin batera. Kalejira berezi hau Baluarteko Plazatik abiatuko da arratsaldeko 17:00etan. Gainera, egun osoan zehar, Lego – Star Wars-eko 50 eraikin baino gehiagoren erakusketa egongo da Baluarteko Mezanina Aretoan. Erakusketak nabeak, filmetako eszenak, eskulturak, diorama txikiak eta Legoren irudiekin egindako gainerako eraikuntzak izango ditu. Gainera, jardunaldian zehar photocall eta Minbiziaren Aurkako Indarra ekitaldiko produktu ofizialen salmenta egongo dira.