Jokin Pinatxok (Janus Lester): sortzailea, dibertigarria, asmo handiko proiektua arlo artistikoan, lasaia eta atsegina arlo pertsonalean. Beratik iritsi zaigu (Bera Euskal Herriko metro karratuko musikari gehien dituen herria), ezohiko ahotsa, erritmo sinkopatuen amalgama bat, arima beltza, elektronikoa, folka edo popa. "Lore" disko berriak, "Ez gaitzala look harrapatu" debutaren ondoren kaleratutako bederatzi abestiko diskoak, sakontasuna eta heldutasuna adierazten du. Disko aberatsa da konponketetan eta erreferentzia anglosaxoi argiak ditu, Munford & Sons edo Stromae; haren nortasuna galdu gabe.
Proiektu gutxi hazi dira hain azkar eta hain maitatua izaten jarraituz. 4 urteko ibilbidearen ondoren, 2 disko, 150 kontzertu, 4 Top Gazteako lehen postu, Musika Bulegoa sari 1, Orkestra Sinfonikoekin hainbat kolaborazio... Artista beratarrak bere abesti berriak hurbiltzen dizkigu. Bere album berria apurka-apurka argitzen ari da, bere titulua bezala, baina eboluzionatu egingo duela aurreratzen digu. "Lore” baina espazio handiagoetarako musikalitate bati helduko dio. Pop, folk, elektronika, world musika... musika ederreko termomix bat. Ziur asko, Euskal Herriko ahots erregistro gehien dituen ahotsa.
Zuzenean arituko dira Jokin Pinatxo (ahotsa, gitarra), Garazi Esnaola (teklatua), Mattin Arbelaitz (bateria), Julen Suarez (tronpeta), Andoni Arriola (tronboia), Julen Barandiaran (baxua) eta Javier Echarri (gitarra).
Janus Lesterrek Baluarten emango duen kontzertua artista beratarraren ibilbidean mugarri izango den bira baten lehen geldialdietako bat izango da, eta, bere album berriarekin batera, etapa berri baten hasiera izango da. Proposamen zabalagoa izango da, zuzendaritza eszeniko anbiziotsuagoa eta xehetasunez asmatutako zuzenekoa.
IRAUPENA: 90 MIN.
ATE-IREKIERA: 18:30ean