Piano-jotzaile, konpositore eta interprete Dulce Pontes, zalantzarik gabe, fado zaleentzat ezinbesteko ahotsa da eta, oro har, musika maite dutenentzat. Bere Canção do Mar arrakastatsuak -1993an mundu osoan argitaratua eta publikoaren abesti kutunetako bat- Dulce Pontes Fadoaren berritzaile izendatu zuen, Amalia Rodrigues handiaren lekukoa hartuz. Baluarten aparteko kontzertua eskainiko du Baluarte Fudazioaren 24-25 Denboraldi Nagusiaren baitan.
Bere baldintza artistiko harrigarriek, formazio klasikoak eta kultur kezkek, Dulce Pontes munduan zehar ibiltzera eraman dute, latitude ezberdinetako artista handienekin elkarlanean. Artista portugaldarrak Carnegie Hallen emandako kontzertu baten ondoren, New York Times-ek honako hau idatzi zuen berari buruz: "Pontes andreak ahots aparta du: garratza eta ulerkorra, delikatua eta kiskalgarria, airean dagoen soprano bat bezala gorantz hedatzen dena".
Aipamen berezia merezi du Ennio Morricone handiarekin izandako topaketak. Horren ondorioz, 2003an Focus disko-lan handia sortu zen, eta haren 300.000 ale baino gehiago saldu ziren, baita elkarrekin egindako mundu mailako birak ere.