Akram Khan ingelesa da, jatorria Bangladeshen duena, eta XXI. mendeko koreografo nabarmenenetako bat. Duela hogei urtetik baino gehiagotik dantza interpretatzeko modu berri bat markatu du, berak sortu zuen taldearekin. El libro de la selva iragan apirilean estreinatu zuten, Britainia Handian, eta Kiplingen istorio ezagunean oinarrituta dago. Partitura originala du, eta gizateria naturarako den mehatxu sakonean jartzen du begirada. Akramek Mowgliren bidaia berrinterpretatu du, klima-aldaketaren inpaktuak suntsituta dagoen mundu batean harrapatuta dagoen iheslari baten begien bidez. Gu isilarazten saiatzen garen mundu naturalaren ahotsak berriro entzuten haur horrek nola lagunduko digun kontatzen du. Khan eta bere dantza-taldea Londresko 2012ko olinpiar jokoak abiarazteko ospakizunean aritu ziren.
Zuzendaria eta koreografoa: Akram Khan
Historia: Tariq Jordan
Dramaturgiako laguntzailea: Sharon Clark
Musikagilea: Jocelyn Pook
Soinu diseinua: Gareth Fry
Argiztapen diseinua: Michael Hulls
Eszenografiaren diseinua: Miriam Buether
IRAUPENA: 140' (atsedenaldiarekin)