Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
05/05/2025

Baluarteko terrazatik San Ferminetako suak ikusteko sarrerak salgai daude jada

Berritutako terrazak uztailaren 6tik 14ra irekiko ditu ateak, iaz obrengatik itxita egon ondoren. Lehenengoz adingabeek ere sarbidea izango dute, eta eserleku erreserba, jatetxe-zerbitzua, giro-musika eta DJa zuzenean egongo dira

  • Fuegos Baluarte
  • SF2025


Bi hilabete eskas falta dira 2025eko San Ferminetarako, eta Baluarte jaietarako prestatzen ari da, eraikinaren hirugarren solairuko kanpoko terraza berriro irekita. Iazko Sanferminetan terrazan birmoldaketa eta irisgarritasuna hobetzeko lanengatik itxita egon ondoren -2023-2030 Plan Estrategikoaren barruan-, eremuak gauero irekiko ditu ateak uztailaren 6tik 14ra. Itzulera honek jaietako gauetako plan berezienetako bat berreskuratzen du: su artifizialen bildumaz gozatzea leku pribilegiatu batetik, giro paregabean eta eskaintza gastronomiko eta musikalarekin. Zehazki, terrazara 21:00etatik aurrera sartu ahal izango da.

Esperientzia su-artifizialen ikuskizunetik haratago joango da. Gauero, terrazak DJ bat izango du zuzenean eta edariak erosteko barra izango du. Era berean, 3. solairuko barruko atarian giro-musika egongo da su-artifizialen jaurtiketaren aurretik eta ondoren (01:00ak arte),  eta Grupo Luze-ren esku dagoen Baluarteko jatetxe-zerbitzua arduratuko da tapak, errazioak eta kopak zerbitzatuko diren barrak atontzeaz. San Fermin gauak altueratik familian edo lagunekin bizitzeko proposamen oso bat izango da dudarik gabe.

Sarrerak 20 eurotan www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke. Nobedade gisa, aurten terrazatik suak ikusteko eserlekua erreserbatzeko aukera egongo da, kostu gehigarririk gabe (toki mugatuak). Gainera, adingabeei ere zabalduko zaie sarbidea: edozein adinetatik joan ahal izango dira haurrak (orain arte, 14 urtetik gorakoak bakarrik), eta 18€-ko tarifa murriztua egongo da 12 urtetik beherakoentzat. Era berean, mugikortasun urriko pertsonek (MUP) erreserbatutako espazio bat izango dute Baluarteko terrazan, baita laguntzaileentzat ere. Horretarako, MUPentzako sarrera espezifikoen eguneko gutxieneko kupo bat jarriko da salgai, mugatutako eremura sartu ahal izateko.