Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Su-artifizialak Baluarteko terrazatik

2025ko Uztailak 06 - 2025ko Uztailak 14 21:00
Kanpoko Terraza
| Antolatzailea: NICDO / Baluarte
  • Fuegos Baluarte
  • SF2025


Sanferminetako gauek berriz ere hitzordu berezia izango dute Baluarten, terraza birmoldatua berriro irekiko baita. Gauero (uztailaren 6tik 14ra), eraikineko hirugarren solairuan dagoen auditoriumeko terrazak ateak irekiko ditu 21:00etatik 1:00etara, eta jendeak festetako 'une' berezietako batez gozatu ahal izango du: su artifizialen jaurtiketaz hain zuzen ere. Ikuskizun piroteknikoa ikusteko bista paregabeez gain, mokadutxoz afaldu eta kopa batzuk har daitezke giro paregabean. EventsHotelsen esku dagoen Baluarteko jatetxe zerbitzuak hirugarren solairuko atarian jarriko diren barrak artatuko ditu. Barra horietan tapak, errazioak eta kopak zerbitzatuko dira. Kanpoko terrazan bertan ere barra-zerbitzua egongo da jendearen eskura.

Ekitaldi hontarako sarrerak www.baluarte.com web-gunean, Baluarteko txarteldegian eta eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke. Nobedade gisa, aurten terrazatik suak ikusteko eserlekua erreserbatu ahal izango da (kostu gehigarririk gabe eta eguneko kupoa arte), eta edozein adinetako adingabeei sartzen utziko zaie (bertaratzen diren pertsona guztiek, adina edozein dela ere, sarrera izan behar dute). Gainera, mugikortasun urriko pertsonek (MMP) erreserbatutako eremu bat izango dute Baluarteko terrazan, baita haien laguntzaileentzat ere.

Data erabilgarriak