Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
05/11/2026

Abenduaren 5eko Mikel Bermejoren 'Señales' bakarrizketarako azken sarrerak salgai

Donostiako umorista Baluarteko Areto Nagusiko agertokira igoko da lehen aldiz, maiatzean eta abenduan Ganbera Aretoan eskainitako bi emanaldi arrakastatsuren ondoren

  • Mikel Bermejo
  • humor Baluarte


Euskal komiko eta gidoilari Mikel Bermejo datorren abenduaren 5ean (19:00etan) Baluartera itzuliko da, Señales bakarrizketa aurkezteko. Ikuskizunak 20 urteen indar eta bizitasunetik 35 urterekin iristen den «honekin ez nago jada» sentimendurainoko bidaia umoretsua proposatzen du. Proposamen honekin, Donostiako umoregilea lehen aldiz igoko da Iruñeko auditorioko Areto Nagusiko agertokira, aurtengo maiatzean eta joan den Gabonetan Ganbera Aretoan arrakasta handiz eskaini zituen bi emanaldien ondoren.

Señales bakarrizketan, Mikel Bermejok bere bizitzako azken urteei errepaso zorrotz eta barregarria egiten die:jarduera surrealistak, irakurri ez dituzun mezu pribatuak eta “jaun/andre” bihurtzen hasten zarenean bakarrik gertatzen zaizkizun egoerak. Zer unetan gertatzen da dena bost axola izatetik aurikularrak musikarik gabe eramatera, alboan dituzunek esaten dutena entzuteko?

Etiqueta Negra Producciones-ek sustatutako ikuskizun honetarako azken sarrerak, 22 euroan, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan salgai daude. Halaber, online ere eros daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, 22,95 euroan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.