Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española

Mikel Bermejo - Señales

2026ko Abenduak 05 19:00
Areto Nagusia
| Antolatzailea: Etiqueta Negra Producciones
  • Mikel Bermejo Pamplona
  • humor Baluarte


Señales ikuskizunean, Mikel Bermejo jada 20 urte ez dituela konturatzen da... eta bere gorputza ere ez. Bere bizitzako azken urteen errepaso zorrotz eta oso dibertigarria: jarduera surrealistak, irakurri ez dituzun mezu pribatuak eta “jaun/andre” bihurtzen hasten zarenean bakarrik gertatzen zaizkizun egoerak. Zer unetan gertatzen da dena bost axola izatetik aurikularrak musikarik gabe eramatera, alboan dituzunek esaten dutena entzuteko?

Baluarten eskainiko den Señales ikuskizuna 20 urteen energiaren eta 35 urterekin iristen den «honekin ez nago jada» sentsazioaren arteko bidaia da. Izan ere, jada ez zara lehen bezala ateratzen, ez duzu lehen bezala ligatzen, ezta lehen bezala lo egiten ere... Lehen epikoa zena, orain nekea da. Lehen itxurakeria zena, orain fisioterapia da. Lehen debekatua zena, orain beharrezkoa da.

Konturatu gabe hazten ari direnentzat eta dagoeneko hazi diren arren oraindik ukatzen dutenentzat egindako ikuskizuna da hau. Inoiz «lehen ez nintzen horrelakoa» esan baduzu... ikuskizun hau zuretzat da. Eta oraindik esan ez baduzu, laster esango duzu.
 

* Baldintzak kontsultatu

Sarrerak

Adina: + 16
Sarrerak 22€/18€
+ 0,95€ online erosketetan (kudeaketa-gastuak)