Iruñeko Udalak antolatutako jaialdiko Berpiztu izeneko kontzertua martxoaren 23an izanen da, arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak ohiko kanaletan eskura daitezke
Musika sakratua nagusi izango da Baluarten Aste Santuaren aurreko egunetan. Iruñeko Udalak aurten ere antolatu duen jaialdiak Iruñeko Sinfonietta orkestra bueltan ekarriko du Ganbera Aretora datorren astean, martxoaren 23an (20:00etan). Caroline Collier zuzendariaren batutapean, Berpiztu izenburua duen kontzertua Kontzertua F. Mendelssohnen “Las Hébridas” oberturarekin irekiko da; ondoren, Iruñeko Sinfoniettak Nimrod interpretatuko du, E. Elgarren Enigma Bariazioak obraren bederatzigarren mugimendua; eta emanaldia C. Francken Sinfonia re minorrean monumentalarekin amaituko da.
Sarrerak 15 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOren informazio- eta salmenta-gunean, La Morea merkataritza-gunean jada salgai daude. Halaber, online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 15,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne).