Berpiztu. Berragertu. Gelditasunetik birsortzea, barne-indarra eta aurrera egitera bultzatzen gaituen bizitasuna berreskuratzea.
Iruñeko Sinfonietta orkestrak Baluartera ekarriko duen Berpiztu programak, soinuaren bidez, gonbit egiten digu eraldaketa-zikloan barrena ibiltzera, bertan musika –bizitza bezala– etengabe berritzen ari baita.
Felix Mendelssohn-en Die Hebriden (Hebridak) oberturak itsaso aztoratu eta barealdi sakonen soinu-paisaian murgiltzen gaitu, eta bertan natura espiritualtasunaren metafora bihurtzen da. Jarraian Edward Elgar-en Nimrod ederra dator: musikagilearen Enigma variations (Enigma bariazioak) lanaren bederatzigarren mugimendua da, ekaitzaren ondotik datorren barealdi sakona. Sekulako lasaialdia nabaritzen da hura entzutean, baina, aldi berean, emozio-akidura fina sentiarazten du. Gaia, zabala eta kulunkaria, zintzoki eta emeki hazten da. Hitzik esan gabe besarkatzen duen musika da, nabarmenkeriarik gabe bihotza arintzen duena, eta xalotasun dotorez ekartzen digu gogora gure egoeraren edertasuna. Eder-ederra, zinez.vBidaia gorenik amaitzeko, Cesar Frank-en Symphonie en ré mineur (Sinfonia re minorrean) monumentalaz gozatzeko aukera izanen da, lan serio eta arras gizatiarra. Modu ziklikoan sortua, gaiak behin eta berriz agertzen dira, batasun- eta askapen-diskurtso bat ehunduz. Itzulera egiten duen motibo bakoitzak gogorarazten digu badirudiela ezer ez dela guztiz desagertzen: dena berritzen da, berregituratzen da, goratzen da.
Hala, Berpiztu birsortzearekin lotutako soinu-esperientzia da. Emozio neurritsutik osotasunera iragatea da, non eta akorde eta itzulera tematiko bakoitzak gonbit egiten baitigute musikak eta arimak berriz hasteko duten betiereko gaitasunean sinestera.
PROGRAMA
F. Mendelssohn
Die Hebriden (Hebridak) obertura, 26. op
E. Elgar
Nimrod; Enigma Variations, IX (Enigma bariazioak, IX)
C. Franck
Symphonie en ré mineur (Sinfonia re minorrean)
I. Lento – Allegro non troppo
II. Allegretto
III. Allegro non troppo
Iruñeko Sinfonietta
Zuzendaritza: Caroline Collier