Uztailaren 6tik 14ra, piroteknia-bildumak Iruñeko auditoriumeko terrazatik ikusi ahal izango dira. Adingabeentzako sarbidea, mugikortasun urriko pertsonentzat eta zentzumen-desgaitasuna dutenentzat gordetako gunea, jatetxe-zerbitzua eta DJak zuzenean egongo dira
Baluartek hirugarren solairuko terraza Sanferminetako gau guztietan zabaltzen du, uztailaren 6tik 14ra, publikoak jaietako programazioaren une berezietako batez goza dezan: Iruñeko Ziudadelatik jaurtitzen diren su artifizialen bildumaz leku pribilegiatu batetik gozatzea, giro paregabean eta eskaintza gastronomiko eta musikalarekin. Zehazki, terrazara 21:00etatik aurrera sartu ahal izango da.
Su artifizialen esperientzia haratago doa: terrazak gauero DJ bat izango du zuzenean eta edariak erosteko barra bat izango du. Era berean, 3. solairuko barruko atondoan musika giroa egongo da su artifizialen aurretik eta ondoren (01:00ak arte), eta Baluarteko jatetxe-zerbitzuak tapak eta edariak eskainiko ditu.
Gainera, mugikortasun murriztua duten pertsonek (MUP) eta desgaitasun sentsoariala duten pertsonak (PDS) eta haien laguntzaileek terrazan gune erreserbatua izango dute.