Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
01/09/2025

'Mamma Mia! Musikala' zazpi emanaldirekin iritsiko da hilabete honetan Baluartera

Irailaren 25etik 28ra, ABBAren abesti ahaztezinek familia, maitasuna eta adiskidetasunari buruzko istorio polit hau ekarriko dute Areto Nagusira. Azken sarrerak salgai

  • Mamma Mia Pamplona
  • musical Baluarte


Baluarten hasi da jada Mamma Mia! Broadwayk eman duen musikal arrakastatsu eta dibertigarrienetako baten itzulerarako atzerako kontaketa. Zazpi emanaldi eskainiko ditu hilabete honetan, irailaren 25etik 28ra, Espainian zehar egingo duen biraren baitan. Argumentua greziar uharte baten paradisuan kokatzen da eta ABBA taldearen kantu ahaztezinak ditu ardatz, hala nola Chiquitita, Dancing Queen, Knowing Me Knowing You, Mamma Mia edo Money Money Money. Som Produce-ren ekoizpen berri hau Madrilgo Gran Vian hiru urtez arrakasta izan ondoren dator Iruñeko auditoriumera, eszenografia, jantzi eta koreografia original ikusgarriarekin, letra eta konponketa musikal berrituekin batera.

Sarrerak 44, 54, 64 eta 70 euro artean www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke. Gainera, %15eko beherapena dago 10 pertsona baino gehiagoko taldeentzat (txarteldegian soilik eskuragarri). 1999an Londresko Prince Edward Theatre del West End antzokian estreinatu zenetik, Mamma Mia! musikalak 70 milioi ikusle baino gehiago maitemindu ditu mundu osoan, eta 15 hizkuntza baino gehiagotara itzuli da. 

SINOPSIA
Donna, ama ezkongabea eta independentea, hotel txiki baten jabea da Greziako uharte idiliko batean. Han berak bakarrik hazi du bere alaba Sophie, ezkontzera doana. Neska gazteak, inori ezer esan gabe, amaren bizitzatik igaro ziren hiru gizonak gonbidatzea erabaki zuen, benetako aitak aldarera lagun diezaion. Donnak, berriz, haurtzaroko bi lagun gonbidatzen ditu. Taldea berriro elkartzeak barre eta zirrara eragingo dio publikoari.
 

EMANALDIAK
IRAILAK 25, OSTEGUNA: 20:00
IRAILAK 26, OSTIRALA: 17:00
IRAILAK 26, OSTIRALA: 21:00
IRAILAK 27, LARUNBATA: 17:00
IRAILAK 27, LARUNBATA: 21:00
IRAILAK 28, IGANDEA: 17:00
IRAILAK 28, IGANDEA: 21:00