Mamma Mia!, munduko musikalik arrakastatsuenetako bat Baluartera bueltatzen da. 65 milioi pertsonak baino gehiagok ikusi duten komedia musikal honek publikoa Greziako uharte idiliko bateraino bidaiatzera gonbidatzen du, urteko ezkontzara joan, pertsonaiekin maitemindu eta bere energia positiboarekin gozatzeko. ABBA talde entzutetsuaren 23 arrakasta handitan oinarrituta, Iruñeko auditorioan eskainiko diren zazpi emanaldietan Dancing Queen, Gimme Gimme Gimme, Chiquitita eta The Winner Takes It All entzun ahalko dira, besteak beste. Dudarik gabe, amei eta alabei, maitasunari eta lagun zaharrei egindako omenaldi paregabea.
SINOPSIA
Donna, ama ezkongabea eta independentea, hotel txiki baten jabea da Greziako uharte idiliko batean. Han berak bakarrik hazi du bere alaba Sophie, ezkontzera doana. Neska gazteak, inori ezer esan gabe, amaren bizitzatik igaro ziren hiru gizonak gonbidatzea erabaki zuen, benetako aitak aldarera lagun diezaion. Donnak, berriz, haurtzaroko bi lagun gonbidatzen ditu. Taldea berriro elkartzeak barre eta zirrara eragingo dio publikoari.
IRAUPENA: 2 ORDU ETA 40 MINUTU (etenaldia barne)
Taldeak (+10 pertsona), %15eko beherapena
OSTALARITZA ZERBITZUAREN IREKIERA:
IRAILAK 25EKO EMANALDIRAKO: 19:00ETAN
IRAILAK 26, 27 ETA 28KO 1. EMANALDIETARAKO: 16:00ETAN
IRAILAK 26, 27 ETA 28KO 2. EMANALDIETARAKO: 20:00ETAN