Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
14/08/2026

Mikel Bermejo umoregilea Baluartera itzuliko da abenduaren 5ean Señales bakarrizketa aurkeztera

Pasa den Gabonetan Iruñeko auditorioan debuta egin ondoren, Donostiako umorista 19:00etan igoko da Areto Nagusiko agertokira. Sarrerak salgai daude jada

  • Mikel Bermejo Pamplona
  • humor Baluarte


Euskal komiko eta gidoilari Mikel Bermejo datorren abenduaren 5ean (19:00etan) Baluartera itzuliko da, Señales bakarrizketa aurkezteko. Ikuskizunak 20 urteen indar eta bizitasunetik 35 urterekin iristen den «honekin ez nago jada» sentimendurainoko bidaia umoretsua proposatzen du. Proposamen honekin, Donostiako umoregilea lehen aldiz igoko da Iruñeko auditorioko Areto Nagusiko agertokira, aurtengo maiatzean eta joan den Gabonetan Ganbera Aretoan arrakasta handiz eskaini zituen bi emanaldien ondoren.

Señales bakarrizketan, Mikel Bermejok bere bizitzako azken urteei errepaso zorrotz eta barregarria egiten die:jarduera surrealistak, irakurri ez dituzun mezu pribatuak eta “jaun/andre” bihurtzen hasten zarenean bakarrik gertatzen zaizkizun egoerak. Zer unetan gertatzen da dena bost axola izatetik aurikularrak musikarik gabe eramatera, alboan dituzunek esaten dutena entzuteko?

Etiqueta Negra Producciones-ek sustatutako ikuskizun honetarako sarrerek 22 euro balio dute, eta dagoeneko salgai daude Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan. Halaber, online ere eros daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, 22,95 euroan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.