Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
12/01/2026

Miguel Ríosek bere 'azken balsa' Baluartera ekarriko du larunbat honetan

Kontzertua arratsaldeko 20:00etan Areto Nagusian izango da. Sarrerak ohiko kanalen bidez eskura daitezke

  • Miguel Ríos
  • concierto Baluarte


Miguel Ríos, gaztelaniazko rockaren mito bizia, eszenatokietara itzuli da bizitasun handiz eta material berria besapean duela. El último vals birak geldialdi bat egingo du Baluarten larunbat honetan, hilak 17an, arratsaldeko 20:00etan. Bertan, zuzenean joko ditu bere lan berriko kantuak, “bizitzari egindako kantu bat, adin berantiarreko talaiatik”, bai eta bere arrakasta handietako batzuk ere. Agertokian instrumentu anitzeko lau musikarik lagunduta eta formatu elektroakustikoan, Miguel Ríosek rocka eta country musika uztartuko ditu Areto Nagusiko eszenatokian. Sarrerak 48 eta 73 euro bitartean www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta puntuan eskura daitezke.

Santa Lucía, Bienvenidos, Blues del autobús edo Insurrección bezalako abesti ezagunen egilea den Granadako rockeroak, Mexikoko Auditorio Nazionala bete berri du eta Espainian egingo duen bira berriak herrialdeko antzoki eta auditoriorik onenetan barrena eramango du, hala nola Bartzelonako Liceu, Sevillako Maestranza, A Coruñako Colón edo Bilboko Euskalduna Jauregian.