KONTZERTU 2026KO AZAROAREN 13RA ATZERATZEN DA
Miguel Riosek Baluarten larunbat honetan, urtarrilaren 17an, arratsaldeko 20:00etan aurreikusita duen kontzertua atzeratu egingo da "medikuak aginduta". Abeslariaren produktoreak eta ordezkaritza-agentziak bidalitako ohar batean adierazten dutenez, "artistak geldirik egon beharko du mugikortasuna murrizten dion eta jardutea eragotziko dion zerbikal-kontraktura baten ondorioz". Gaztelaniazko rockaren kondaira bizi honen emanaldiaren data berria azaroaren 13an izango da, 20:00etan Baluarteko Areto Nagusian.
Kontzerturako erositako sarrerek data berrirako balioko dute eta sarrera itzultzeko eskatu nahi dutenek urtarrilaren 31ra arte egin dezakete, ticketing@nicdo.es helbide elektronikora edo 948 066 066 telefonora e-mail bat bidaliz. Itzulketa erosketaren modu berean egingo da, hau da, Internet bidez eskuratutakoen zenbatekoa erosketa egiteko erabilitako banku-txartelera itzuliko da, eta leihatilan erositakoen kasuan, txarteldegian bertan egingo da itzulketa. Epe hori igarota ez da dirurik bueltatuko.