Musikala irailaren 25etik 28ra iritsiko da Iruñeko auditoriumeko Areto Nagusira. Sarrerak 44,95 eta 70,95 euro artean eskura daitezke
Broadwayk eman duen musikal arrakastatsu eta dibertigarrienetako bat den Mamma Mia!-k irailean Baluarten eskainiko dituen zazpi emanaldietarako sarreren ia erdiak saldu ditu dagoeneko. Hain zuzen ere, musikal honek familia, maitasuna eta adiskidetasunari buruzko istorio polit bat ekarriko du irailaren 25etik 28ra. Mamma Mia! musikalaren istorioa Greziako uharte bateko paradisuan kokatzen da, eta ABBAren abesti ahaztezinak ditu ardatz, hala nola Chiquitita, Dancing Queen, Knowing Me Knowing You, Mamma Mia edo Money Money Money.
Sarrerak 44,95 eta 70,95 euro artean www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke. Gainera, %15eko beherapena dago 10 pertsona baino gehiagoko taldeentzat (txarteldegian soilik eskuragarri). 1999an Londresko West End-eko Prince Edward Theatre antzokian estreinatu zenetik, Mamma Mia! musikalak 65 milioi ikusle baino gehiago maitemindu ditu mundu osoan.
SINOPSIA
Donna, ama ezkongabea eta independentea, hotel txiki baten jabea da Greziako uharte idiliko batean. Han berak bakarrik hazi du bere alaba Sophie, ezkontzera doana. Neska gazteak, inori ezer esan gabe, amaren bizitzatik igaro ziren hiru gizonak gonbidatzea erabaki zuen, benetako aitak aldarera lagun diezaion. Donnak, berriz, haurtzaroko bi lagun gonbidatzen ditu. Taldea berriro elkartzeak barre eta zirrara eragingo dio publikoari.
EMANALDIAK
IRAILAK 25, OSTEGUNA: 20:00
IRAILAK 26, OSTIRALA: 17:00
IRAILAK 26, OSTIRALA: 21:00
IRAILAK 27, LARUNBATA: 17:00
IRAILAK 27, LARUNBATA: 21:00
IRAILAK 28, IGANDEA: 17:00
IRAILAK 28, IGANDEA: 21:00