Piano-jotzaile entzutetsuak kontzertua eskainiko du abenduaren 29an Areto Nagusian, Manía biraren baitan. Sarrerak dagoeneko salgai daude 38,95 eta 48,95 euro artean
James Rhodes, "musika klasikoaren enfant terrible", Baluarten lehenengoz arituko da abenduaren 29an (19:30ean), Mania biraren baitan eskainiko duen piano errezitaldi batekin. Britainia Handian jaiotako piano-jotzaile espainiarrak, bere karisma, talentu eta eszenatokian "stand-up" estiloagatik ezaguna denak, ohiko errezitaldiez bestelako esperientzia eskaintzen du. Iruñeko auditorioan, Chopin, Brahms eta Rachmaninov konpositoreen piezak interpretatuko ditu, eta, ohi bezala, publikoarekin zuzenean arituko da, kontzertuaren obrez, zergatik aukeratu zituen eta konposatu ziren testuinguruaz hitz eginez.
Sarrerak 38,95 eta 48,95 euro artean www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.
James Rhodes musika klasikoaren zale amorratua da, eta mundu mailan dibulgatzaile garrantzitsua bihurtu da. Bere ibilbidea 2009an hasi zen, bere lehen managerrak lehen CDa grabatzera animatu zuenean. Harrezkero, hainbat album eta liburu argitaratu ditu, Instrumental. Musikako, medikuntzako eta eromeneko memoriak bere liburu arrakastatsua barne, eta gaur egun bere programa propioa du SER irratian: En Clave De Rhodes.
Bere estilo bereziak publiko berriak erakartzeko aukera eman dio, pop musika jaialdietan eta oso ohikoak ez diren esparruetan jardunez, baita nazioarteko kontzertu areto nagusietan ere: Koerner Hall (Toronto), Elbphilhamonie (Hamburgo), The Queen Elizabeth Hall (Londres), El Liceu (Bartzelona), Musikverein (Viena), Teatro Real (Madril), The Barbican (Londres) eta beste asko Australiatik Hong Kongera.