James Rhodes, "musika klasikoaren enfant terrible", Baluarten debuta egingo du datozen Gabonetan. Britainia Handian jaiotako piano-jotzaile espainiarrak, bere karisma, talentu eta eszenatokian "stand-up" estiloagatik ezaguna denak, ohiko errezitaldiez bestelako esperientzia eskaintzen du. Bere kontzertuetan, Rhodesek publikoarekin zuzenean elkarreragiten du, interpretatzen dituen obrez, zergatik aukeratu zituen eta konposatu ziren testuinguruaz hitz eginez. Gainera, emanladietan bere bizitzaren historia eta musikak -bereziki Bachenak- oztopoak gainditzen lagundu ziola partekatzen du publikoarekin. Iruñeko auditorioan emango duen kontzertuan, Chopin, Brahms eta Rachmaninov musikagileen obrak interpretatuko ditu.
James Rhodes musika klasikoaren zale amorratua da, eta mundu mailan dibulgatzaile garrantzitsua bihurtu da. Bere ibilbidea 2009an hasi zen, bere lehen managerrak lehen CDa grabatzera animatu zuenean. Harrezkero, hainbat album eta liburu argitaratu ditu, Instrumental. Musikako, medikuntzako eta eromeneko memoriak bere liburu arrakastatsua barne, eta gaur egun bere programa propioa du SER irratian: En Clave De Rhodes.
Bere estilo bereziak publiko berriak erakartzeko aukera eman dio, pop musika jaialdietan eta oso ohikoak ez diren esparruetan jardunez, baita nazioarteko kontzertu areto nagusietan ere: Koerner Hall (Toronto), Elbphilhamonie (Hamburgo), The Queen Elizabeth Hall (Londres), El Liceu (Bartzelona), Musikverein (Viena), Teatro Real (Madril), The Barbican (Londres) eta beste asko Australiatik Hong Kongera.