Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
07/10/2025

Iruñaldia jaialdiak 'Ikimilikiliklik' ikuskizuna aurkeztuko du Baluarten azaroaren 14an

Hainbat diziplina uztartzen dituen proposamen honetarako sarrerak salgai daude jada

  • Ikimilikiliklik
  • festival Iruñaldia
  • espectáculo Baluarte


Baluarte Iruñaldia Jaialdiko programazioaren proposamenetako bat eszenaratzeko aukeratutako agertokietako bat izango da. Jaialdi horrek euskaraz sortutako kultura garaikidea zabaltzen du hainbat eremutan. Zehazki, Iruñeko entzunaretoko Ganbera Aretoak Ikimilikiliklik izenburua duen hitzordu bat hartuko du heldu den azaroak 14an (19:30ean), hainbat diziplina uztartu zituen ikuskizun harrigarri eta berritzaileari erreferentzia eginez, hala nola Laboaren lehen kantuak, Artzeren poesia, ikus-entzunezkoak, Zumetaren artea… baita txalapartaren erabilera berri bat. Sormen honekin Veneziako Bienalera bidaiatu eta nazioarteko onespena jaso zuten. Bost hamarkadaren buruan, Loraldiak garai hartako esperimentazio joera bereganatuko du eta ikuskari berri bat aurkeztuko du. XXI. mendeko Ikimilikiliklik, Iñaki Salvador, Oreka Tx, Libe Garcia de Cortazar, Intza Alkain eta Itziar Garaluceren eskutik, eta Edurne Azkarateren zuzendaritzapean.

Sarrerak 18,95 eurotan www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.