Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Ikimilikiliklik

2025ko Azaroak 14 19:30
Ganbera Aretoa
| Antolatzailea: Loraldia
  • Ikimilikiliklik
  • espectáculo Baluarte
  • festival Iruñaldia


Duela 50 urte, Mikel Laboa eta Artze Anaiak abangoardiaren esperimentazioaren bidean murgildu ziren eta Ikimilikiliklik izeneko sentikaria plazaratu zuten. Ikuskizun harrigarri eta berritzaile honek diziplina anitz uztartu zituen: Laboaren lehen kantak, Artzeren poesia, ikus-entzunezkoak, Zumetaren artea… baita txalapartaren erabilera berri bat. Sormen honekin Veneziako Bienalera bidaiatu eta nazioarteko onespena jaso zuten.

Bost hamarkadaren buruan, Loraldiak garai hartako esperimentazio joera bereganatuko du eta ikuskari berri bat aurkeztuko du. XXI. mendeko Ikimilikiliklik
Abangoardiak 50 negu bete ditu, udaberriari begira igaro dituena. “Dena dago egiteke” eta “‘dena egina dago” garaien arteko zilbor-hesteari helduko diogu.

Ez da omenaldi bat, ez da birjarpen bat ere. Ikimilikiliklik originalari zor diogun miresmena hartu eta beraiek jokatu zuten bezain garaikide jokatzeko baimena eskatu dugu. Errespetuz begiratzen diogu bai ondareari, bai praktikatzen zuten ausadia artistikoari ere. Jatorrizko Ikimilikiliklik ikuskizunarekin elkarrizketan sorturiko ikuskizuz berritzailea da.