Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiak antolatutako Pertsonak gara programaren baitan dagoen erakusketa Atondo Nagusian bisita daiteke
Baluarteko Atondo Nagusiak Lucas Vallecillos argazkilariearen Klima-Larrialdia. Erronka sozial saihestezina erakusketa hartzen du gaur arratsaldera arte. Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiak antolatutako Pertsonak gara programaren testuinguruan dagoen erakusketa hau ikus-entzunezko entsegu bat da, 3 urtetan garatua, Garapen Jasangarriaren Helburuak sustatzen dituena, eta datozen urteetan gizarteak aurre egin beharko dion erronka saihestezinaren dimentsioei buruz hausnartzera gonbidatzen duena. Sarrera librea da.