Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiak Lucas Vallecillosen Klima-Larrialdia argazki erakusketa antolatu du Somos personas/Pertsonak gara programaren testuinguruan. Estatuan bizitzen ari garen larrialdi klimatikoari buruzko giza eskubideen ikuspegia duen ikus-entzunezko entsegu bat da, 3 urtetan garatua, Garapen Jasangarriaren Helburuak sustatzen dituena, eta datozen urteetan gizarteak aurre egin beharko dion erronka saihestezinaren dimentsioei buruz hausnartzera gonbidatzen duena.
Egileak hurbiltasunetik heltzen dio globala den gertakari bati, ikuspegi ekosozial eta klimaren justiziarekin, non giza eta animalien eskubideak baitira proiektuaren ardatza, krisi klimatikoaren kausak, sektore biofisikoetan eta sozioekonomikoetan dituen ondorioak eta hura arintzeko eta horretara egokitzeko irtenbide posibleak jorratzen dituena. Guztia, formatu handiko 54 lanek osatutako erakusketa-proiektu transmedia baten bidez. Lan horiek 12 multimediak laguntzen dituzte, eta horietan katedradunek, zientzialariek eta kaltetutako pertsonek larrialdi klimatikoa tratatzen dute..
Erakusketa 4 bloketan egituratzen da:
- Krisi klimatikoaren arrazoiak
- Ondorioak sektore biofisikoetan.
- Ondorioak sektore sozioekonomikoetan
- Arintzea eta egokitzea
OTSAILAREN 18AN ERAKUSKETAK 14:00ETAN ITXIKO DITU ATEAK