Erakusketa goizez eta arratsaldez egongo da irekita, 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 21:00etara
Eguberriaren amaierarekin batera, Jaiotzen ohiko erakusketak ateak itxiko ditu bihar, hilak 6an, Baluarten. Iruñeko Jaiotzazale Elkarteak antolatzen duen Jaiotzak Baluarten erakusketan jaiotza irekiak (lau aldeetatik ikustekoak) eta itxiak (aurrez aurre soilik ikustekoak) daude; hala nola baita eraikuntza eta paisaia ugari ere, jaiotzak gauez eta egunez Jesusen Jaiotzarekin, Artzainentzako Deikundearekin edo Errege Magoen etorrerarekin. Erakusketa 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 21:00etara zabalik dago. 14 urtetik gorakoek 3€ ordaindu beharko dituzte sarrera bakoitzeko; 7-14 urte bitartekoek, euro 1; eta 7 urtetik beherakoek, doan.