Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Jaiotzak Baluarten

Eguberriko erakusketa

2024ko Abenduak 02 - 2025ko Urtarrilak 06 10:30
Erakusketa Aretoa eta Mezanina
| Antolatzailea: Iruñeko Jaiotzazaleen Elkartea
  • exposición Belenes
  • exposición Baluarte
  • Navidad Pamplona


Iaz 70. urteurrena ospatu zuen Iruñeko Jaiotzazale Elkarteak Jaiotzak Baluarten Eguberriko erakusketa antolatu du aurten ere, ondoz-ondoko hamabosgarren urtez. Erakusketak 1.000 metro karratu baino gehiago hartzen ditu, eta tamaina eta formatu askotako jaiotzez osatuta dago. Erakusketan jaiotza itxiak ikus daitezke, aurrez aurre soilik ikusteko, 3x3 metrokoak eta 1x1 metrokoak; jaiotza irekiak ere egongo dira, lau aldeetatik ikusteko, 1x1 metrokoak, 2x2 metrokoak eta 2x1 metrokoak; 6x3 metroko jaiotza bat eta 4x2 metroko jaiotza bat egongo dira; eta sorpresa gehiago. Gainera, bisita gidatuak, erakustaldiak eta haurrentzako tailerrak antolatuko dira.


Ordutegi orokorra:
10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 21:00etara

Ordutegi berezia:
Abenduak 24an eta 31n, 19:00etan itxiko da

Sarrerak

10:30 - 13:30 / 17:00 - 21:00
 


SARRERAK
14 urtetik gorakoek: 3€
7-14 urte bitartekoek: euro 1
6 urtetik beherakoek: doan

SARRERAK ERAKUSKETAKO TXARTELDEGIAN salgai