Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
02/10/2025

Euskadiko Orkestrak 25-26 denboraldia zabalduko du bihar Baluarten

Berlioz/Ravel kontzertua 19:30ean izango da Areto Nagusian, Stefan Blunier maisuak zuzenduta, eta Miren Urbieta-Vega sopranoaren partaidetzarekin

  • Euskadiko Orkestra
  • música sinfónica
  • concierto Baluarte


Euskadiko Orkestrak 2025/2026 Abonu Denboraldiari hasiera emango dio Baluarten bihar, hilak 3an (19:30ean), Stefan Blunier orkestra zuzendari suitzarrarekin atrilean, Portoko Musika Etxeko maisu titularra eta erromantizismo osteko errepertorioan aditua dena. Ikasturte berriko lehen kontzertu honek Maurice Ravelen (aurten jaiotzaren 150. urteurrena ospatzen da) sorkuntza handienetako bat ekarriko du Areto Nagusira: Daphnis et Chloé ballet sinfoniko-korala. 1912an estreinatu zuten Errusiako Ballet ospetsuek, eta partitura honekin "nire ametsetako Grezia leialki birsortzea" lortu nahi izan zuen Ravelek. Obra eszeniko gisa arrakasta handirik lortu ez bazuen ere, laster jaso zuen orkestra baten erabilera birtuosoarekin lotutako aitortza. Obra honen interpretazioari Landarbaso Abesbatza ere gehituko zaio. Eta kontrapuntu gisa, Miren Urbieta-Vega sopranoa solista izango da Herminie lanean. Hector Berliozek gaztaroan idatzi zuen eta Sinfonia fantastikoaren melodia ospetsuetako batzuk aurreratzen dituen eszena lirikoa da.

Sarrerak 10€ eta 40€ artean daude salgai www.euskadikoorkestra.eus webgunean eta Baluarteko leihatilan.