Juraj Valcuha maisuak zuzenduko du abonu kontzertu hau Baluarten, eta emanaldia Mahlerren lehen sorkuntza sinfoniko handiarekin osatuko da
Euskadiko Orkestrak 2023-2024 denboraldian Baluarten egingo duen laugarren abonu programa bihar, hilak 12an, izango da Areto Nagusian (19:30ean), Copland/Mahler izenburupean. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 75. urteurrena ospatu eta bi egunera, Euskadiko Orkestrak 1949an Aaron Copland inspiratu zuen obrarekin (Adierazpenaren lehen urteurrena ospatzeko sortu zuen) hasiko du bere gaualdi berria Iruñeko auditorioan. Nazio Batuen ereserkia izenaz ere ezaguna den Abagune solemne baterako hitzaurreak Aldarrikapenetik bertatik ateratako testu batzuk daramatza, eta Mireia Gabilondok errezitatuko ditu, historian lehen aldiz, euskaraz.
Ondoren, Euskadiko Orkestrak Gustav Mahlerren 1. Sinfonia interpretatuko du, «Titan» ezizenaz ezagun dena, iluntasunetik argirako igarobide heroiko bat izaki. Sinfonia honek leku berezia du Euskadiko Orkestraren azken aldiko historian, Robert Treviñok obra horrekin aurkeztu baitzuen bere burua euskal ikusleen aurrean, 2016ko irailean titular gisa emandako aurreneko kontzertuan. Oraingoan, Mahlerren lehen sorkuntza sinfoniko handi hau Juraj Valcuhak zuzenduko du, Houstongo Sinfonikoaren eta Napoliko San Carlo Antzokiaren egungo zuzendari titularrak.
Sarrerak 10 eta 38€ bitartean www.euskadikoorkestra.eus helbidean eta Baluarteko txarteldegian eskura daitezke.