Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Euskadiko Orkestra

2022/23 Denboraldia · 4. Kontzertua: 'COPLAND / MAHLER'

2023ko Abenduak 12 19:30
Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra - 23/24 Denboraldia | Zuzendaria: Juraj Valcuha

PROGRAMA: COPLAND / MAHLER

A. Copland
Preamble for a Solemn Occasion (Hymn for the United Nations
(GGEE-en Aldarrikapen Unibertsalaren 75. urteurrena)

G. Mahler
1. Sinfonia, ‘Titán


Juraj Valcuha, zuzendaria

Aaron Coplandek Nazio Batuen Erakundearen ereserkia idatzi zuen 1949an, Ospakizun solemne baterako aintzinsolasa izenekoa; izan ere, kontzertu hau inauguratuko du Coplanden ereserkiak, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 75. urteurrena ospatzeko. Idazlanarekin batera doazen testuak euskaraz errezitatuko dira. Houstongo Orkestra Sinfonikoaren eta Napoliko San Carlo Antzokiaren zuzendari titular Juraj Valcuha, horren ondoren, Mahlerren lehen sorkuntza sinfonikoan barneratuko da; «Titan» ezizenaz da ezaguna lehen lan hori, iluntasunetik argirako igarobide heroiko bat izaki, eta «erromantze sinboliko» gisa deskribatu zuen Bruno Walterrek; Walterren hitzetan, halaber, «erromantze horren benetako heroia musika da». Mahlerren aburuz, «sinfonia bat mundua bezalakoa izan behar da: den-dena hartu behar du bere baitan», ideia hori bere Lehen sinfoniaren lehen konpasetan dago jada; orkestraren maila osoan zehar banatutako nota etereo batekin irekitzen da Lehen sinfonia, mihise zuri zabal-zabal bat izango balitz legez, zeinaren gainean islatuko baitira gero iritsiko diren soinu-paisaia liluragarriak. Baluarten Euskadiko Orkestraren hirugarren abonamendu kontzertuan entzun ahalko dira doinu hauek.


GAZTE KULTUR BONUARI ATXIKITAKO KONTZERTUA