Amagoia Dragoia eta Txantreako Erraldoiak euskarazko abentura berria 2027ko urtarrilaren 2an iritsiko da Baluartera. Sarrerak salgai daude jada
Ene Kantak taldeak haurrentzako euskarazko ikuskizun berria aurkeztuko du Baluarten 2027ko urtarrilaren 2an (17:00etan): Amagoia Dragoia eta Txantreako Erraldoiak, familia osoarentzako abentura, Aire, Axeri, Oki, Satorjator eta Astonauta Erdi Arora eramango dituena. Antzerkia, musika, dantza eta literatura uztartzen dira proposamen berri honetan, bost kanta berrirekin eta haurrei berdintasuna, lankidetza eta elkartasuna bezalako balioak hurbiltzeko.
Emanaldirako sarrerek 16 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan eskura daitezke. Online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunean, 16,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.
Istorio berri honetan, Ene Kantak taldeak Amaiurreraino bidaiatuko du ustekabean, eta han protagonistek injustiziek eta desberdintasunek markatutako komunitate batekin egingo dute topo. Egoera horren aurrean, irtenbide bat bilatzen saiatuko dira, ondoen ezagutzen dituzten tresnetako batzuk baliatuz: taldean lan egitea, elkarri laguntzea, elkartasunez jokatzea eta elkarri babesa ematea. Abentura zaildu egingo da Amagoia Dragoia agertzean, herritarren artean zalantzak eta mesfidantza sortuko dituen herensuge misteriotsua. Aliatua izango al da, ala mehatxua? Haren etorrerak berebiziko garrantzia izango du gatazka konpontzeko eta herensuge beldurgarriaren atzean benetan zer dagoen argitzeko.
Amagoia Dragoia eta Txantreako Erraldoiak Nerea Urbizuk idatzitako eta Mikel Santos 'Belatz'-ek ilustratutako Amagoia Dragoiaren ezkatak liburuan oinarrituta dago, eta Txantreako Erraldoien Konpartsaren parte-hartzea ere izango du.