JPN Concerts-en eskutik, Areto Nagusiak Gabonetako klasiko honen magia eta fantasia ballet klasikoaren tradizioarekin uztartzen dituen ekoizpena hartuko du. Tchaikovskyren musikarekin. Sarrerak salgai daude dagoeneko
Intxaur-hauskailua, balletaren klasiko handietako bat eta Piotr Ilich Tchaikovskyren lanik ezagunenetako bat, Baluarteko Areto Nagusira itzuliko da 2027ko urtarrilaren 12an, Tchaikovsky National Ballet-en eskutik. Emanaldia 20:00etan izango da, eta JPN Concerts sustatzailearen eskutik iritsiko da. Dantza klasikoko proposamen honetarako sarrerek 35 eta 40 euroko prezioa dute, eta Baluarteko leihatilan eta La Morea Merkataritza Zentroko NICDOren informazio- eta salmenta-puntuan eros daitezke. Online ere eros daitezke, www.baluarte.com webgunean, 35,95 eta 40,95 euroan (kudeaketa-gastuak barne). Horrez gain, Sarrera Irisgarriak (MGM eta PDS) erosteko aukera dago.
Istorioa Gabonetan gertatzen da, eta protagonista neska bat da, intxaur-hauskailu bat opari jasotzen duena. Une horretatik aurrera, errealitatea eta ametsen mundua elkarrekin lotzen dira irudimenaren, haurtzaroaren eta fantasiaren bidaia batean, eta balletaren klasiko honen berezko pertsonaia eta agertokiak hartzen dute bizia.
Lev Ivanoven jatorrizko koreografiarekin eta Marius Petiparen libretoarekin, lana E.T.A. Hoffmannen Intxaur-hauskailua eta sagu-erregea ipuinean oinarritzen da, Alejandro Dumasek gero egokitu zuena.
Tchaikovsky National Ballet-ek istorio hau taularatzen du ballet klasikoaren tradizioaren berezko elementuei eutsiz, protagonistaren bidaia fantasiazko mundu honetan laguntzen duten jantzi, eszenografia eta koreografiekin.