Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
20/01/2026

Artea eta zientzia protagonista Baluarten 'Eklipse aurretiko 12ak' zikloaren otsaileko elkarrizketan

Harriduratik obrara: arteak eklipseari erantzuten dionean izenburupean, solasaldia otsailaren 12an Harresiaren Aretoan izango da Miguel Querejeta astrofisikaria eta Ines Pérez Teresa arte historialariaren partaidetzarekin. Sarrerak salgai daude jada

  • Eklipse2026
  • evento Baluarte


Inaugurazio-saioaren arrakastaren ondoren (200 pertsona baino gehiago bildu zituen eta sarrera agortuen kartela jarri zuen Baluarten), Eklipse aurretiko 12ak zikloak bere bigarren elkarrizketa egingo du otsailaren 12an, Harriduratik obrara: arteak eklipseari erantzuten dionean izenburupean. Hitzordua 19:30ean izango da, Baluarteko Harresiaren Aretoan, eta historian zehar eklipseek artean utzi duten aztarnaren ibilbidea proposatuko du, eklipsea fenomeno astronomiko gisa ez ezik, gure begirada eraldatzen duen gertakari kultural gisa ere ulertuta.

Elkarrizketa Antonio Martínez Ron kazetari zientifikoak moderatuko du, Diario.es-eko Zientzia ataleko buruak. Miguel Querejeta Behatoki Astronomiko Nazionaleko astrofisikariak eta Inés Pérez Teresa Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko artearen historialariak parte hartuko duten solasaldian, honako gai hauek jorratuko dira: arteak eklipseen fenomenoari ematen dion erantzuna.

Otsaileko saiorako sarrerak 3,50 eurotan daude eskuragarri proiektuaren webgune ofizialean (www.eklipsenavarra.com), Baluarte eta Iruñeko Planetarioaren webguneetan. Halaber, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan sarrerak 3 eurotan eskura daitezke. Gainera, saioak 1,5 euroko prezio berezia izango du 19 urtetik beherakoentzat, 65 urtetik gorakoentzat eta gazte-txartela dutenentzat, soilik txarteldegietan; eta langabezia-txartela dutenek, berriz, doan eskuratu ahal izango dute.

Eklipse zikloko saio guztiek irisgarritasun-neurriak dituzte eta mota guztietako publikoarentzat antolatuta daude. Era berean, bertaratutakoen parte-hartze aktiboa sustatu nahi da, aldez aurretik ezagutza zientifikorik eskatu gabe.