Eklipsea baino lehenagoko 12ak zazpi elkarrizketez osatutako programa bat da, eta haren helburua eklipseetan sakontzea da, ezagutzaren hainbat orbitatatik. Harriduratik obrara: arteak eklipseari erantzuten dionean izenburua duen bigarren elkarrizketa honek historian zehar eklipseek artean utzi duten aztarnaren ibilbidea proposatzen du, eklipsea fenomeno astronomiko gisa ez ezik, gure begirada eraldatzen duen gertakari kultural gisa ere ulertuz. Solasaldia Baluarteko Harresiaren Aretoan izango da.
Elkarrizketa Antonio Martínez Ron kazetari zientifikoak moderatuko du, Diario.es-eko Zientzia ataleko buruak. Miguel Querejeta Behatoki Astronomiko Nazionaleko astrofisikariak eta Inés Pérez Teresa Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko artearen historialariak parte hartuko duten solasaldian, honako gai hau jorratuko da: arteak eklipseen fenomenoari ematen dion erantzuna.
* Saioak irisgarritasun-neurriak barne hartzen ditu eta mota guztietako publikoarentzat antolatuta dago.
ONLINE SALMENTA: +0,50 (kudeaketa-gastuak)
Prezio murriztua (1,5€): 19 urtetik beherakoak, 65 urtetik gorakoak eta Gazte-txartelarekin
Langabezi txartelarekin, doan