Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
11/10/2026

Comandante Lara & Cía-k umorezko gaua eskainiko du Baluarten azaroaren 27an 'Los 3 tenores' ikuskizunarekin

Comandante Lara, Jesús Tapia eta Vicente Ruidosek osatutako hirukoteak ustezko kantu-errezitaldia txiste, parodia eta inprobisazioz betetako ikuskizun bihurtuko du. Sarrerak ohiko kanalen bidez eskura daitezke

  • humor Baluarte


Baluarteko Areto Nagusiak Los 3 tenores umore-ikuskizuna hartuko du datorren azaroaren 27an, arratsaldeko 20:30ean, Comandante Lara & Cía-ren eskutik. Zehazki, proposamen honek Comandante Lara, Jesús Tapia eta Vicente Ruidos bilduko ditu agertokian, elkarrekin kantu-errezitaldi baten bertsio berezia proposatuko dutenak, non opera, hain zuzen ere, gutxienekoa den.

Izenburuak bestelakorik iradoki badezake ere, Los 3 tenores ez da opera-errezitaldia. Ustezko kantu-kontzertu gisa hasten dena laster bihurtzen da txiste, parodia eta inprobisazioz betetako ikuskizun. Hiru umoregile, lotsarik batere ez eta helburu bakarra: barre eragitea.

16 urtetik gorakoentzat gomendatuta dagoen ikuskizun honetarako sarrerek 28 eta 30 euroko prezioa dute, eta Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke. Online ere eros daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, 28,95 eta 30,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Horrez gain, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera ere badago.