Comandante Larak Los 3 tenores umore-ikuskizuna aurkeztuko du Baluarten. Ahots harrigarriak daude nazioarteko panoraman, baina hau ez da kasua. Hiru komiko, lotsarik ez eta helburu bakarra: algara. Hiru kantari nota emateko prest. Comandante Larak, Jesús Tapiak eta Vicente Zaratasek umorezko gau bat eskainiko dute Baluarten.
Publikoaren lasaitasunerako, hiru hauek ez dute abestuko; kantaldi bat bezala hasten dena, txiste, parodia eta inprobisazio jaialdi bilakatuko da laster. Eta ezin zitekeen beste modu batean izan, Los 3 tenores ikuskizunak Comandante Lara baitu kartelburu, Jesús Tapia eta Vicente Ruidorekin batera (20 urteko esperientzia Espainia osoan zehar komedia-agertokietan).