Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
16/01/2025

Baluartek Brothers in Band-ek Dire Straits taldeari eskainiko dion omenaldia hartuko du bihar

Taldeak The Very Best of dIRE sTRAITS Europako biraren baitan, taldeak kontzertua eskainiko du Areto Nagusian arratsaldeko 20:30ean. Azken sarrerak salgai

  • tributo Dire Straits
  • Brothers in Band Pamplona
  • concierto Baluarte


bROTHERS iN bAND taldeak The Very Best of Dire Straits izenburuko ikuskizuna Baluartera ekarriko du bihar, hilak 17an, arratsaldeko 20:30ean. Europan zehar Holanda, Portugal, Alemania, Frantzia, Luxenburgo, Andorra eta Espainia bisitatuz egiten ari den biraren baitan iritsiko da Nafarroako hiriburura, belaunaldi askoren oroimenean aztarna ezabaezina utzi duen errepertorioko ikuskizuna eskaintzeko. 

The Very Best of dIRE sTRAITS emanaldian, bROTHERS iN bAND-ek talde britainiarraren kanturik ezagunenak errepasatuko ditu, Down to the Waterline soinu garbi eta kristalinotik, Money For Nothing antologikora, Sultans of Swing, Telegraph Road, Romeo & Juliet, Tunnel of Love edo Lady Writer bezalako klasikoetatik pasatuz, eta News, Why Worry, One World, It Never Rains eta beste hainbat bitxi errepasatuz 2 ordutik gorako show batean. 

Sarrerak 45 eurotan www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.