Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

bROTHERS iN bAND

The Very Best of dIRE sTRAITS - European Tour

2025ko Urtarrilak 17 20:30
Areto Nagusia
| Antolatzailea: In&Out Musikaz Blai
  • concierto Baluarte
  • Brothers in Band Pamplona
  • tributo Dire Straits


bROTHERS iN bAND, Mark Knopfler buru duen talde mitikoari egindako nazioarteko omenaldirik handiena, Baluarten izango da The Very Best of dIRE sTRAITS ikuskizuna aurkezten. Europan zehar Holanda, Portugal, Alemania, Frantzia, Luxenburgo, Andorra eta Espainia bisitatuz egiten ari den biraren baitan iritsiko da Nafarroako hiriburura, belaunaldi askoren oroimenean aztarna ezabaezina utzi duen errepertorioko ikuskizuna eskaintzeko. 

The Very Best of dIRE sTRAITS emanaldian, bROTHERS iN bAND-ek talde britainiarraren kanturik ezagunenak errepasatuko ditu, Down to the Waterline soinu garbi eta kristalinotik, Money For Nothing antologikora, Sultans of Swing, Telegraph Road, Romeo & Juliet, Tunnel of Love edo Lady Writer bezalako klasikoetatik pasatuz, eta News, Why Worry, One World, It Never Rains eta beste hainbat bitxi errepasatuz 2 ordutik gorako kontzertu batean. 

bROTHERS iN bAND taldea Angelo Fumerola abeslari eta gitarristak gidatzen du, eta instrumenturako duen talentu bikainari Mark Knopflerren bandaren ondare musikal ikusgarria fideltasunez eta maila oso handiz interpretatu eta birsortzen duten lehen mailako musikari ezagunen taldea gehitzen dio.